2015(e)ko urriaren 23(a), ostirala

Gernika-Lumoko Urriko azken astelehena

Urtero bezala, Gernika-Lumon, urriko azken astelehenean azoka handi bat egoten da. Azoka egunez, eguerdira arte egoten da eta arratsaldean, azoka amaituta egon arren, jaiak aurrera egiten du. Euskal Herriaren mami eta sustraia ezagutzeko jai egun paregabea da Urriko Azken Astelehena. Bertsolariak, idi probak, zesta eta esku pilota partidak eta gastronomia. Egun horretan hurbiltzen diren 100.000 lagunei ongi etorria emateko ahalegintzen da bihotzez Gernika osoa. Bideoa