2015(e)ko abenduaren 28(a), astelehena

MENDATAKO JAIAK

Aurten, 2015eko urrian, Mendatan (Bizkaia), Ameriketara bizitzen joan zirenen omenez, herri antzerki bat egin da. Tartean hainbat gonbidatu famatu daudelarik: Julian Iantzi, Kupela taldea... Herritar guztien parte hartzea ezinbestekoa izan da jardunaldi hau egiteko.

Astraren okupazioaren 10. urteurrena

Gernikako Astra arma lantegia okupatu zenetik 10 urte pasatu dira.



Beraz honen 10. urteurrena gogoratzeko, urte hauetan zehar egindako lana ikusi daiteke bideo honetan:

2015(e)ko azaroaren 13(a), ostirala

2015(e)ko urriaren 23(a), ostirala

Gernika-Lumoko Urriko azken astelehena

Urtero bezala, Gernika-Lumon, urriko azken astelehenean azoka handi bat egoten da. Azoka egunez, eguerdira arte egoten da eta arratsaldean, azoka amaituta egon arren, jaiak aurrera egiten du. Euskal Herriaren mami eta sustraia ezagutzeko jai egun paregabea da Urriko Azken Astelehena. Bertsolariak, idi probak, zesta eta esku pilota partidak eta gastronomia. Egun horretan hurbiltzen diren 100.000 lagunei ongi etorria emateko ahalegintzen da bihotzez Gernika osoa. Bideoa