2016(e)ko urtarrilaren 10(a), igandea

OLENTZERO

Euskal kulturan, Olentzero deitutako pertsonaia oso garrantzitsua izan da.
Tradizio historikoan, Olentzero Euskal Herrian Eguberria eta Jesus Nazaretekoaren jaiotza iragartzen dituen euskal mitologiaren eta folklorearen pertsonaia da.
Olentzeroren antzinako jatorria paganoa da. Neguko solstizioko ospakizunetako pertsonaia, non urte zaharraren amaiera eta urte edo eguzki berriaren etorrera ospatzen diren. Tradiziozko ospakizunean, urte zaharra irudikatzeko erabiltzen zen.
Gaur egun ordea, mundu osoan ezaguna den Bizarzuriren funtzioa hartu du: umeen gutunak jasotzen eta opariak ematen dizkie. Horrela, herri askotan Olentzero egunean, abenduaren 24an, honetaz mozorrotzen da baten bat, umeentzako herri antzerki bat eginez.



JOLASA

Taldean burututako jarduera baten bidez, Educaplay deitutako programaz baliatuz, ondorengo jolas hau egin dugu, ikasleek ondo pasatzeaz gain ikasteko.

JOLASA

2015(e)ko abenduaren 28(a), astelehena

MENDATAKO JAIAK

Aurten, 2015eko urrian, Mendatan (Bizkaia), Ameriketara bizitzen joan zirenen omenez, herri antzerki bat egin da. Tartean hainbat gonbidatu famatu daudelarik: Julian Iantzi, Kupela taldea... Herritar guztien parte hartzea ezinbestekoa izan da jardunaldi hau egiteko.

Astraren okupazioaren 10. urteurrena

Gernikako Astra arma lantegia okupatu zenetik 10 urte pasatu dira.



Beraz honen 10. urteurrena gogoratzeko, urte hauetan zehar egindako lana ikusi daiteke bideo honetan:

2015(e)ko azaroaren 13(a), ostirala

2015(e)ko urriaren 23(a), ostirala

Gernika-Lumoko Urriko azken astelehena

Urtero bezala, Gernika-Lumon, urriko azken astelehenean azoka handi bat egoten da. Azoka egunez, eguerdira arte egoten da eta arratsaldean, azoka amaituta egon arren, jaiak aurrera egiten du. Euskal Herriaren mami eta sustraia ezagutzeko jai egun paregabea da Urriko Azken Astelehena. Bertsolariak, idi probak, zesta eta esku pilota partidak eta gastronomia. Egun horretan hurbiltzen diren 100.000 lagunei ongi etorria emateko ahalegintzen da bihotzez Gernika osoa. Bideoa