Euskal kulturan, Olentzero deitutako pertsonaia oso garrantzitsua izan da.
Tradizio historikoan, Olentzero Euskal Herrian Eguberria eta Jesus Nazaretekoaren jaiotza iragartzen dituen euskal mitologiaren eta folklorearen pertsonaia da.
Olentzeroren antzinako jatorria paganoa da. Neguko solstizioko
ospakizunetako pertsonaia, non urte zaharraren amaiera eta urte edo
eguzki berriaren etorrera ospatzen diren. Tradiziozko ospakizunean, urte
zaharra irudikatzeko erabiltzen zen.
Gaur egun ordea, mundu osoan ezaguna den Bizarzuriren funtzioa hartu du: umeen gutunak jasotzen eta opariak ematen dizkie. Horrela, herri askotan Olentzero egunean, abenduaren 24an, honetaz mozorrotzen da baten bat, umeentzako herri antzerki bat eginez.
![Licencia de Creative Commons](https://i.creativecommons.org/l/by-nc-sa/4.0/88x31.png)
Euskal Herriari buruzko informazioa by http://nilebloga.blogspot.com.es/ is licensed under a Creative Commons Reconocimiento-NoComercial-CompartirIgual 4.0 Internacional License.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)